XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C) ARRAZOIAREN ARGIAN SINETSI.

Erdi Aroko gizakiak, bere zorionerako eta gizartearen ordenu zuzenerako errebelazioaren argian sinesten zuen bezala eta, ondorioz, bere buruaren gainetik Autoritateak, eliztarrak nahiz zibilak, (jainkozko ordenu baten arabera) onartu zituen bezala, ilustratuak bere arrazoimenaren argian sinestuko du, gizona bere betetasunera eta nagusitasunera gidatzeko, aurrerapena oinarritzeko eta aitzinarazteko.

Beraz, Ilustrazioaren azkenetan Kant-en sapera aude aurkitzen den moduan, hasiera-hasieran Bacon-en jakitea boterea da () maxima aurkitzen da.

Descartes-ek: ().

Bi maxima horiek zuzentzen dute Ilustrazioa.

Negatiboki, Ilustrazioa, aurreritziz beteriko mundu-ikuskera dogmatiko supranaturalista baten aurkako erreakzio bezala ezagutaraz daiteke.

Positiboki, baina guziz arrunki, arrazoimenaren autonomian eta ezagumenaren mugagabetasunean, aurrerapenaren azkengabean eta gizarte-antolaketaren zeharoko perfektibilitatean uste osoz, argizko aldi berri zoriontsu bat eraikitzeko asmoa zuen mugimendu orokor bezala defini daiteke.

D) INDIBIDUALISMO ETA SUBJEKTIBISMOAREN GORALDIA.

Filosofikoki, zehazkiago, Ilustrazioak indibidualismo eta subjektibismoa modernoen goraldia adierazten du, razionalismoaren eta enpirismoaren garaitzapena metafisika klasikoaren gain.

Gizakia eta beronen lanak bilakatuko dira pentsamenduaren lehen objektu (Ilustrazioa antropozentrikoa da): gizakia eta natura, naturaren barruan gizakia, gizakiarentzat natura.

Metodoari gagozkiola, aldiz metodo experimentalak biziki desarroilatuko dira Ilustrazioan eta filosofian ere matematikako metodoez baliatu nahiko da.

More geometrico etamore mathematico ihardutea izango da eskakizun metodiko nagusia.

Ilustratuek berek XVIII. mendeari Filosofiaren mendea eritzi ohi zioten, argiak eta filosofia nolabait berdinduz.